Mostrando entradas con la etiqueta Saio teorikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Saio teorikoak. Mostrar todas las entradas

domingo, 21 de diciembre de 2014

Blogari amaiera emateko...

Irakasgaian honekiko nuen interesa oso handia zen hasiera hasieratik, irakasgaiarekin hasi baino lehen. Hala ere, uste nuen teknologiak ere ikuspuntu tekniko batetik jorratuko genituela: software, hardware, programazioa...hau da, ohikoa den informatika klase bat. Hala ere, banekien IKTen garrantzia eta gaia bera jorratuko genuela, baina horretan bakarrik zentratu gara, eta nahiago izan dut, izan ere, irakasle izateko beharrezkoa dena da formakuntza, baina baita ere kontzientziazioa eta jakitea gaiaren egoerari buzuz baita gaiari buruz ere.


Lehenengo klase teorikoetan IKTen gaia jorratu genuen, irakasleak bere ezagutzak transmitituz PowerPointen bitartez, bideoen bitartez, altuzko irakurketen bitartez, hausnarketen bitartez: azkenengo hauek hasieratik erakarri ninduten, begiak itxi, entzun, eta pentsatu, gai bati buruz pentsatzeko modu polita zen. Eta gogoratzen dut ariketa bat izan zela: berak zeozer irakurri eta momentu txiki bat genuen burutik pasa zitzaiguna idazteko edota marrazteko ere, nik marrazkiak eta hitz eta esaldi solteak idatzi nituen, ohitzen naiz oraindik ere, IKTen gaia modu orokorrean ikusi genuen irakurketa horretan eta idei azkar horietan, eta horrelako zeozer burutu zitzaidan, horrelako irudi bat, besteak beste:





Horrelako irudia presente egon da prozesuan zehar, izan ere, gizartea orain, teknologien eta komunikabideen gizartea da, eta beraz, horrelako irudi bat presente eduki behar dugula uste dut.


Klase teoriko horiek eta gero Blog-ak sortu genituenalrik, klase teorikoetan zein praktikoetan astekaria eta hausnarketak igo behar genituen; teorian, “IKTak hezkuntzak aireberritzeko aitzakia” testuaten laburpenarekin, erronkekin eta hausnarketarekin hasi ginelarik. Ondoren, blogean aurkituko ditugun sarrerak izango dira talde lanei buruzkoak, hau da, ikaskuntza gurpilei buruzkoak.


Hasieran S2koek gutxienez, nahiko galduta geuden Blogean saio teorikoak nola txertatzearekin, azkenean, etiketak erabiltzen egin genuen.

Ikaskuntza Gurpilak datoz gero beraz, eta hauetan 4 laguneko taldeetan, gutxi gora behera, gai bat jorratu behar zuten eta ondoren klasearen aurrean aurkeztu, baita ere txertatuz euren sintesia, notak, erronkak, hitz gakoak etabar haien Blogetan. Ikaskuntza gurpilek jorratu dituzten gaiak orokorrean hauek izan dira: Informazioaren Gizartea VS Ezagutzaren Gizartea, Web 2.0:  Gizarte pantaila anitza, Konpetentzia Digitala eta Eskola 2.0:praktika onak. Horiek azpi gaiak zituztelarik eta material desberdina landu behar zelarik gero klasearekin konpartitzeko.

Nire taldeak “Web 2.0: zer  da hori?” gaiari buruzko 3 testu eta bideo bat jorratu behar izan genuen, hau ulertu, landu ondo eta aurkezpen bat egin, Movie Maker eta gureahotsen bidezko bideoa bat egin genuen; gure metodoa eta ezagutzak berritzeko, baliabide digital berria erabili genuen.


Ikaskuntza Gurpilen lanen aurkezpenarekin amaitu ostean, Dokumentatzaileek lauhilabetean zehar eginiko lana aurkeztu ziguten; Dokumentatzaile talde bakoitzak talde desberdinei buruzko azterketa eign behar zuelarik eta gero haien Site-tan txertatu.



Ikaskuntza gurpilen metodoa polita da, eta aberatsa, baina zaila ere, ondo ateratzeko denok egon behar gara prest lan egiteko, eta gogotsu gainera. Hala ere, pozik nago emaitzarekin, nahiko ondo atera dela uste dut. Bestetik, esan behar dut, batzuetan aurkezpenak hain antzekoak zirenez, aspergarriak eta astunak egiten zirela batzuetan klaseak, eta hori nabari izan da asistentzian, baina egia da, holan, orain hausnarketa bat eginez irakasgai osoarena, ikusten dudala, oso ondo barneratu ditudala gaiak, eta beraz, ez dut pegarik jartzen.


Azkenik, irakasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dut, izan ere, gaiz gai, egunez egun eta hainbat sarreratan eta entregatu beharreko azkeneko ebaluazio horretan sakon aritu nahiz horretan. Hor doa!

Irakasgai honen garrantzia izugarria da, ezinbestekoa alegia. Gauden gizartera moldatu behar gara hezkuntza komunitatea osoa, eta beraz, hezkuntza komunitate osoaren ardura da moldapen hori era egokian egitea: gobernuaren esku hartzea proiektu eta formakuntza eskaintzeko, irakasleen formakuntza hobetzea, kontzientzia hartzea eta ekimena izatea berritzeko haien metodoa, eta baita ere beharrezkoa da gurasoen eta umeen pazientzia egoera berritu arte. Hala ere, aldaketa azkar egin behar dugu, teknologien gizartea gero eta aurreratuagoa baitago, eta IKTak eskolan sartzea eta euren erabilpena handitzea ezinbestekoa da umeen hezkuntza osoa era etekingarria izateko, etorkizuneko bizitzan bitzitzeko, eta hori da hezkuntzaren funtsa:bizitzarako prestatu. Beraz, kontzientzia hartu behar dugu eta ekin behar diogu hezkuntza aldatzeari, irakasgai haiseran esan bezala testu baten: Hezkuntza aireberritzeari!

IKTen erabilpena sustatu, irakasleen prestakuntza eta formakuntza hobetu, kontzientziatu, eskuhartu, teknologiak eskura jarri...bidea ez da erraza, baina ekin behar diogu! Eta gu irakasleak izango garelarik, argi eduki behar dugu hori!


Honekin bukaera ematen diot nire Blogari, atal teorikoari dagokionez behintzat, espero dut baliagarria izatea irakasleren bati, inklusi niri ere, etorkizunean.





jueves, 18 de diciembre de 2014

Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-12-18

Gaur izan da azkenengo klasea, eta hasieran Dokumentatzaileen azken taldea bere aurkezpena egin du, nire taldeko Dokumentatzaileena, alegia.

Behin aurkezpena amaitu dutela, irakasleak lauhilabeteari amaiera emateko asmoz, klasea eman digu, bideoa eta testu desberdinak plazaratuz, gaiarekin oso lotuak, hausnartzera daramatenak eta interesgarriak oso:


-"Erosotasun eremutik irten ikaskuntzaren eremuan sartzeko" irakurri du, musika jarriz atzetik. Musika jartzeak giro polita sortarazi du, musika egokia baitzen.
-Disziplinarern inguruko bideoa ikusi dugu: Sesha
-Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera 
Honek galdera bat utzi dit buruan: zergatik ez dugu beste gauza bat frogatzen? Hau da...irakasteko erabiltzen ditugun estrategiak ez badira izan beharko litzatekeen bezain eraginkorrak.zergatik ez dugu zeozer berri probatzen?


-Juana Sanchoren bideo bat "Respuestas  para pensar" Honen ideia printzipala izanik, nolabait, " irtenidea kulturala da"

Eta ideia batekin geratu naiz: " todas las tecnologias iban a mejorar y cambiar todo pero alfnal segimos igual"

Egia esan, nik uste, teknologiek erraztasunak ematen dute, eta hainbat gauza lortzeko kapazak gara haiei esker, baina baita ere gauza txar asko dituzte, eta horiek kontuan hartu behar ditugu.



- Frogatu erratu eta hasi berriro.

Barne motibazioa lortu behar dugu ikaskuntzan bizitasuna lortzeko.


Irakasleak proposatu digu gaiarekin oso lotuta dagoen eta azalpen onak ematen dituen mutil bat: Jordi Adell Manuel Area. Eta hemen usten dizuet IKTei buruz gizon honek hitz egiten duen bideoa bat:



jueves, 11 de diciembre de 2014

Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-12-11

Klasea hasi bezain pronto, lista pasako zuela esan du irakasleak, izan ere, jende gutxi geuden. Hala ere, pasaden egunean baino jende gehiago zegoen.
Lista pasa ondoren eta ordenagiluaren armairuarekin arazo teknikoak konpondu ostean, aurkezpenekin hasi baino lehen, irakasleak azaldu digu nola Blogei amaiera eman behar diegun: hasieratik, lauhilabete osoan zehar alegia, garatu dugun lanaren errepaso orokorra egin beharko dugu, saio teorikoetan egindakoa eta gertatutakoa azalduz.


Ondoren, aurkezpenekin hasi gara; gure lan prozesuari eta ikaskuntza gurpilei amaiera emateko, Dokumentatzaileek, haiek eginiko lana aste hauetan zehar aurkeztu digute. Ikasketa prozesuaren ibilbidea azaldu dute, talde bakoitzak sortutako Site-aren bitartez.
Site horietan, dokumentatzaile talde bakoitzari suertatu zaion ikaskuntza- gurpil talde bakoitzaren Blog-en linkak ageri dira. Lan prozesua aurkeztu ezik, gai bat prestatu eta aurkeztu izan dute. Insteresgarria iruditu zait dokumentatzaileen lana, eta aberasgarria, bai haientzat, bai guretzat baita irakaslearentzat ere. Beste aldetik, lan handia izan dela uste dut, antolamendu konplexua talde bakoitzeko informazioa txertatuz; batzuek ordenatuagoa zeukan, baina orkorrean, lan bikaina.

Irakasleak galdetu digu ea uste dugun azterketa bat eginda, kapazak izango bagina aprobatzeko IKTei buruzko galderak; hala nola, zer dira IKTak. Ez dakit jende guztia aprobatuko zukeen, baina klasera joan garenok beti edo ia beti bai uste dut aprobatuko zuketela, zeharkako modu batean barneratzen joan garelako, gainera, gaiaren jorrapena errepikakorra izanda, informazioa azkenean barneratu dugula uste dut.

Astekari honekin amaitzeko, esan beharra daukat, Blogei amaiera emate horrek lan alferra iruditzen zaidala, jadanik egunero egin duguna txertatu baitugu, eta errepikapena izango dela. Gainera, lan mordo daukagu orain, eta gainera lan hau egiteak nekagarria izango delakoan nago. Bestetik, esan behar dut klase hau interesgarria izan dela, eta beste klase batzuk baino entretenigarriagoa izan dela.




sábado, 29 de noviembre de 2014

Tic, Tac...

Esan bezala, honi buruz irakurriko nuen denboratxo bat izatekotan, eta hori egin dut  gaur; irakurketa lasterra izan bada ere, honi buruz informatu nahiz eta honako hau idazten dut orain:

“De TIC a TAC : el difícil tránsito de una vocal”

Saiatzen ari gara IKTak; hau da, Informazio eta Komunikaziorako teknologiak direzenak, Ezagutzak eta Ikaskuntzarako teknologiak izatea.
Arazoa da, ikasleek teknologiei buruz daukaten esperientzia eta menejua hain handia da, zein irakasleek ez dira heltzen umeek daukaten teknologiei buruzko ezagutza mailara; hau da, prestakuntza ez da izan beharko litzatekeena, umeek behar dutena hezkuntza egokia izateko.

Izan ere, gizartean daukagun egoea ikusita teknologiei dagokienez, umeek askoz hobeto barneratuko lituzkete ezagutzak eta motibatuagoak egongo litzateke teknologien bidez ikasiz.

Testu honetan ageri diren hainbat ikerketetan ikus dezakegu arazoa larria dela, irakasleen prestakuntzari eta formakuntzari dagokionez. Eta beraz, nire usten, hezkuntza sistemak esku hartu behar du ahalik eta azkarren, irakasle egokiak formatzeko, zeren umeen hezkuntza eta gure etorkizuna jokoan dago.

Tic, Tac, Tic, Tac...denbora aurrera doa...esku hartzea beharrezkoa da!

jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-11-27

Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin amaitu dugu, horretarako 6 taldeen aurkezpenak ikusten egon gara.

Interesantea iruditu zait oso erabilitako baliabide digitalak, ez baitnituen ezagutzen. Eta konturatu izan naiz, kasualitatez edo ez, astero baliabide digital digital desberdinak erabili direla; aurreko astean bideoak, gaurkoan Powtoon...

Landutako gaien artean hauek aurkitu ditugu gaur: konpetentzia digitala, ikaskuntza estrategak eta IKTak, eskola 2.0, Tic Tac praktika onak....

Eta baliabide digitalen artean, orainarte ikusi ez nituen bi erabili dituzte: Emaze eta Powtoon. Powtoon bereziki gustatu izan zait, eta probatzeko asmoa daukat ahal dudan bezain pronto. Bestetik ere erabili dute pasaden astean erabilitako bideoak: irudiak eta ahotsekin.

"Tic Tac" buruzko testuak birgogoratu izan dit kurtso hasieran landutako testua: "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia"   (natibo digitalak etab) Beraz, testuaren berri izan dut (de Tic a Tac, el difícil tránsito de una vocal) eta denboratxo bat daukadanean irakurketatxo bat egiteko gogoa daukat, izan ere, kurtso hasieran irakurritako testu hori interesgarria iruditu zitzaidan.

sábado, 22 de noviembre de 2014

Gizarte pantaila anitza

Gaur bertan artikulu bat irakurri dut IKTak dituzten arriskuei buruz eta gizarte berri honi buruz, pantailen gizartea alegia. Eta beste eguneko aurkezpena gogoratu dut, geratu izan zitzaidalako azalpena, eta beraz, informazioa batu dut eta hausnarketa-laburpen bat idazteko tarte bat aurkitu dut, zuekin konpartitzeko:



Gaur egun erabiltzen diren baliabide mediatikoak asko dira, pantailez ingurutatu gaude. Horrek, alde on ugari ditu guregan: informazio ugari eta erraz gure esku, denbora pasa entretenigarriak, harremanak egiteko erraztasuna, edonon eta edonoiz edozerri buruz informatuta egoteko ahalmena… Baina guzti honek erabilpen erantzule bat eskatzen du, bestela gauza txar asko ekar ditzake; hala nola, mendekotasuna, aldentze afektiboa, sozializazio eza, kontsumismora bultzatu gure burua...beraz, kontuan hartu behar dugu baliabide mediatiko guztietan, Interneten, Telebistan, mugikorretan, eta abarrekoetan, aurkitzen dugun informazioa nolabait “iragazi” behar dugula, eta modu kritikoan erabili.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-11-20

Gaurko klase teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu; gaurkoan 7 talderi tokatzen zitzaigun aurkeztea asteetan zehar lantzen ibiliko testuak eta bideoak. 

Gaurkoan aurkezpenk egiteko modu desberdinak ikusi dira, eta beraz, interesgarria izan da oso modu desberdinak ikustea: Bideoa argazkiekin eta ahotsekin, Eskema digitaka, Power Pointa, Driveko Power Pointa, Prezi, Prezi eta ahots grabaketa batera...


Aurkezpenen artean eduki entzun ditugu horrelakoak: "Gizarte pantaila- anitza", "Zer da Web 2.0", "Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan", "Eskola"... guztiak oso antzekoak, eta horregatik astuna egiten da saio teoriko osoan honekin aritzea, eta hare gehiago azkenengo biak, gauza asko errepikatu zituztelako. Hala ere, niretzako gaur ez da hain aspergarri izan, nik egin behar baitnuen aurkezpena, eta beraz, urduri nengoen; gainera, komentatu nahi dut "Gizarte pantaila-anitza" lana interesgarriagoa iruditu zaidala, alde batetik, oso ondo azaldu dutelako, eta holan, nahiz eta baliabide sinple bat erabili lortu dutelako erakartzea, izan ere, gaia polita zen, eta arriskuak ondo erakutsi dituzte.

Gure aurkezpena Web 2.0-ari buruzkoa izan da, interesgarria iruditu zait gaia, nahiko errepikakorra izan den arren, arriskuetaz ohartzeko balio izan dit. Hasiera baten, aurkezpena egiteko gure ideia Prezi bat egitea izan zen, baina behin ikusita denbora geneukala, proposatu nion taldeari bideo bat egitea eta azkenengo hori erabili dugu azkenean.

Lehenengo proposamena


Prezia

Azkenengoz erabilitako baliabidea:




Ikaskuntza gurpilak

WEB 2.0 

Aztertutako testuak eta bideoa:


Laburpena


Ordenagailuak sortu zirenean, erraldoiak ziren eta aldi berean gauza bakarra egiteko kapazak ziren soilik. Gero eta txikiagoak eta erabilgarriagoak egiten joan ziren; ordenagailuen arteko loturak eta interferentziak sortzen hasi ziren, gero eta konplexuagoak. Lotura horien sorkuntzaren hasieran hiru kontzeptu sortu ziren: militantzia, merkataritza eta zientzia; kontzeptu hauek gaur egungo Interneteko, aurreneko lotura guztien lotura erraldoiko, euskarri direlarik.


Ordenagailuen eta Internetaren garapena azken urteotan izugarria izan da; eta hori da hain zuzen ere orain hain entzunda daukagun “2.0” kontzeptua: Gai baten aldaketa nahiko handia. Horren ildora jarraituz, Web 2.0 daukagu; hau da, Internetek jasandako aldaketa handia, non erabiltzaileek hartzaile soilak izatetik, Web komunitatearen parte hartzaile aktibo izatera pasa garen. Honekin batera 2.0 kontzeptua hainbat esparrutara pasa da, horien artean, Euskara 2.0, honen erronka teknologiak euskaratzea dena eta Bizitza 2.0, zeren nahi edo ez nahi, 2.0 munduan gaude, eta moldatu behar gara, besteak beste.


Interneti esker, bide eta aukera berri asko ireki dira, baina adin txikikoentzat arriskuak dakar, eta hainbat aldetik gainera: edukien aldetik, asmo onak ez dituzten pertsonetatik,merkataritza elektronikotik eta legearen aldetik ere. Eskolak, zeregin aktiboa izan behar du ikasleak babesteko eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, ikasleekin internet-en egiten dutenaren inguruan hitz egin behar dute eta interneteko segurtasuna curriculum-ean txertatu. Eskoletako sarea arduraz erabiltzen ikasteko material didaktikoa behar da, eta baita iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili. Horretaz gain, Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ezarri behar da.


Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP)
IEPren helbururik nagusia ikastetxeetan Internet arduraz eta segurtasunez erabiltzen dela ziurtatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikastetxean teknologia berriak erabiltzeak dakartzan arriskuak ebaluatzea eta araudi zehatz batzuk ezartzea. Irakasleek, ikasleei arau horiek irakatsi behar dizkiete eta Internet erabiltzen duten heinean, behatzen egon behar dira. Horretaz gain, garrantzitsua izango da zuzendaritza organoen laguntza, hala nola, gurasoen eta umeen hezitze prozesuan parte hartzen duten pertsonen laguntza ere.
IEP bat prestatzeko prozesuak ondorengo urratsak ditu: Prestatzea, ezartzea eta ebaluatzea, hau guztia prozesu ziklikoa izanik.

IEPak hainbat neurri hartu behar dituzte,esate baterako: internet-en garrantzia eta honen ikaskuntzan eskaini dezakeen laguntza transmititu, bertako edukiak ebaluatzen irakatsi,posta elektronikoaren eta web orrien funtzionamendua ezagutu...

Adin txikikoak sarean barneratuta daude. Horren ondorioz sortu da Eu kids on Line programa.
Hala ere, gaur egun sarean dagoen arriskuen kontrolaren inguruan arau gutxi daude. Hori dela eta, Safer Internet Programme gune babestuago baten alde lanean ari da. Adin txikikoei segurtasuna sustatzea du helburu. Eta ondorengoen aurka egiten du lan: Eduki ilegala, Eduki kaltegarria(xenofobia, anorexia…), SPAM edukia,  Posta elektronikora iristen zaigun zaborra eta besteekiko jarrera desegokiak.bHoni aurre egiteko, hainbat dira etxerako erabilera gomendioak adibidez, Kantitateari baino kalitateari erreparatzea. Internet erabiltzen den denbora garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa zertan erabiltzen den.Gainera sareak izan ditzakeen arriskuen inguruan informatu beharra dago eta berarekin nabigatu, seguruak diren webguneak aurkitzen saiatuz.

Web 2.0-a interneten agertzen ari diren joera berri asko barneratzen ditu. Garrantzitsuena edukien etengabeko eguneratzea da, hainbat lekutako edukiak nahasteko aukera eta erabiltzaileen parte-hartzea dira. Bertan, teknologia multzo bat baino gehiago daude, hala nola, Ikusle izatetik eduki sortzaile izatera jauzi egiten laguntzen du, elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen du, eduki horiek nahastu, trukatu, zabaldu eta jarioen bidez sindika daitezke...

Web 2.0 aplikazioak hezkuntza alorrean ugari daude, baina esanguratsuenak blog-ak, jarioak, Wikiak, e-learning plataformak eta sare sozialak dira.


Hitz gakoak


  • “2.0” kontzeptua
  • Internet
  • Segurtasuna
  • Sarea
  • Hezkuntza


Erronkak


  • “2.0” ren kontzeptua gure eguneroko bizitzako edozein esparrutan agertzen da; guztiok gaude Bizitza2.0 honetara moldatzeko prestatutak? Ba al du garrantzirik hezkuntzak moldaketa honetan?
  • Ikasleen IKT formakuntzaren garrantzia kontuan izanik, nahikoa al da hauek jasaten dituzten ikasketak hezkuntza prozesuan? Ikasketa prozesu hau era egokian irakasteko jakintza nahikoak al ditu gaur egungo irakaslegoak?

Irudia


https://seo-hacker.com/web-20-link-building-branding/




Nire sintesia

Argi dago teknologiak asko aurreratu direla, eta gure gizartean gero eta errotuago daudela eta garrantzitsuagoak direla; izan ere, gero eta gauza eta erraztasun gehiago eskaintzen dizkigute.

Web 2.0, hezkuntzan, oso aberasgarria izan daiteke; informazioa elkartrukatuz, iritzia sortuz...eta honek umeengan eragin positiboak dituelarik. Web 2.0-k eskaintzen dituen abantailen artean, Wikiak, Blogak eta sare sozialak ditugu. 

Baina Interneten abantailen artean ez ditugu ahaztu behar dituen arriskuak; edukietan adibidez. Beraz, eskolak horren ardura hartu beharko du, IEP-a ezarriz. Eta orain eskura jartzen dituzten hainbat programen laguntzaz ( Eu kids , kasu).

domingo, 16 de noviembre de 2014

Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-11-13

Gaur talde lanen aurkezpenekin hasi gara, ikaskuntza gurpilak martxan jarri dira.
Aurkezpenak sinpleak, laburrak baina interesgarriak izan dira; bitartean, dokumentatzaileek notak hartzen zituzten, grabazioak egin, argazkiak atera...prozesu hau ondo atera dezan.

Hasiera batean klaseko gehienok adi geuden gure kideen azalpenetara, baina klasera aurrera joan ahala arreta galtzen hasi gara; izan ere, nire ustez, klase teoriko oso batean aurkezpenak egitea gehiegi da; alde batetik denbora guztian berdina delako (hau da, ezagutzak transmititzeko modu monotonoa), eta bestetik, emandako informazioa nahiko antzekoa da.

Irakasleak aurreko paragrafoan komentatutakoari buruz hausnartzeko esan digu, izan ere, berak ere kontura izan da gero eta arreta gehiago jartzen geniela aurkezleei:
Irakasleen rola aurkezpenetan izan beharko litzateke, soilik apunteak hartu, aurkezpena aztertu, eta baita beste kideen jarrera ere( azken hori, ez kalifikatzeko asmoarekin). Baita, talderen batek laguntza behar izatekotan emateko.
Aurkezleek ahalik eta oberen saiatu behar dira euren aurkezpena egiten, ahalik eta urduritasun gutxiagorekin eta konfidantzarekin, arreta deitzen saiatzen; baina ezin izatekotan, aurrera jarraitu; entzuleen arazoa da ez entzutea, ez aurkezleena.
Azkenik,komentatu nahi dut, nola orokorrean komunikazioa berdinen artean, hau da, ikasle-ikasleen artean obeagoa dela, irakasle-ikasle artean baino; eta adi egotea errazagoa dela beraz, hala ere, niri askotan, depende zein aurkezpen, alderantziz gertatzen zait, baina orokorrean hori gertatzen dela ikusi dut.

Arazo bat egon da aurkezpenekin, arazo txiki bat, izan ere, zerrendan jartzen zuen gaur 5 taldek aurkeztuko zutela, eta irakasleak uste zuen 6 zirela; baina hurrengo egunean egingo dute arazorik gabe.

Klase ia osoa galduta dago lan honekin. Nire taldea jadanik hasita zeukan lana aurkezpen hauek baino lehen, hala ere, ez genuen lana oso ondo ulertzen; baina behin aurkezpenak ikusta uste dut bide honean gabiltzala.


Ikaskuntza gurpilak

WEB 2.0


Taldeari egokitu zaion gaiaren barruan hainbat testu eta bideo bat geneukan aztertzeko, hauek dira irakurketa ostean ateratako notak edo ideia garrantzitsuak:





sábado, 15 de noviembre de 2014

domingo, 9 de noviembre de 2014

Saio teorikoak. Astekaria.
2014- 10- 30

Teoria klase hau hasi da bideo batekin; non emakume batek, Maria Acaso zehazki, hezkuntzaren bost puntu nagusien berri eta iritzia eman duen: 

  • Boterea
  • Ikusezina
  • Denbora
  • Espazioa
  • Ezagutza

Ados nago emakume honekin, esaten baitu modu orokor batean, eskola berritu behar dela, eta hau lortzeko eskolaren ezaugarri asko aldatu behar ditugu, bizi garen garaiara egokitutako hezkuntza lortzeko; hala nola, emakume honek esan duen bezala: IKTetaz baliatzea, erreflesiboak izatea, demokratikoak izatea irakasle moduan, gela moldatu eta pertsonalizatu...

Ondoren, irakasleak eskatu digu ondo jesartzeko eta begiak isteko, berak testu bat altuan irakurtzen zuen bitartean; lasaitasuna sentitu dut.

Gero, taldetan banatu gara lanean hasteko, baina nahiko galduta geuden, eta taldeen birantolaketa apur bat egin behar izan dugu, gure taldean beste kide bat gehitu delarik. Partaideen erdia falta izan direnez ezin izan dugu asko antolatu, baina gure burua kokatzen saiatu gara; eta zalantzak argitzen saiatu gara.

domingo, 2 de noviembre de 2014

martes, 28 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egun bizi garen gizartean teknologiak ezinbestekoak bilakatu dira, baina hezkuntza ez da horretara moldatu; esan dezakegu, atzeratuta gaudela, duela 50 urtean jarraitzen zuten ikas-irakas prozesua erabiltzen dugu, kontuan hartu gabe garai guztiz aldatu dela.
Arazo honen barruan arrazoi desberdinak daude, eta irakasle askoren prestakuntza eza horietako bat da, eta nire ustez hori da lortu behar dugun oinarrizko gauza bat; umeak egoki hezteko haien etorkizunerako, bizi diren gizartearen ezaugarriekin bat. Beraz, testuak dioen bezala, hezkuntza berritu behar dugu; baina ez nuke ahaztu behar oso garrantzitsua dela hainbat moldaketa egitea teknologiak erabiltzen hasteko eskoletan, horietarik: ziurtatu behar gara ume guztiek daukatela aukera teknologia berriak erabiltzeko, eta horretara egokitu.
Nire ustez, teknologia berriak hain barneratuta dituztenez gaurko umeek, ezinbestekoa da hezkuntzak ere hain errotuak egotea; alde batetik, gaurko bizitzarako prestatzeko eta bestetik, umeen partaidetza aktiboagoa izateko, izan ere, testuak dioen bezala, egunero erabiltzen dituztenez, eskolan interesa piztuko luke hauen erabilerak.


http://csszamk-besek-2.blogspot.com.es/p/ikt-ter.html


Galderak:


1. Nola egin ahal diogu aurre eten digitalari?

2. Klase bat ematerako orduan, IKTen erabilerak hainbat izan daitezke, aipatu erakargarrien iruditzen zaizkizun 5, eta eman zergatiaren azalpentxo bat.

Hitz gakoak:


  • Berriztatu
  • Motibatu
  • Prestakuntza
  • Teknologiak
  • Egokitu


Oso interesgarria iruditu zait bideo hau, ume baten pentsamendu arazoaren aurrean oso ondo plazaratzen duela uste dut.