Mostrando entradas con la etiqueta Irudia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irudia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de enero de 2015

Hiperrealismo

Beste egunean Bilboko Arte Museoko erakusketa batera joan nintzen, Hiperrealismoari buruzkoa. Txundituta gelditu nintzen margolan guztiekin eta pentsatu dut aproposa izan daitekeela umeentzako irteera bat egiteko. Betiko irteera Guggenheim museoa da, eta Museo hau hurbil egonik, aukera ezin hobea da umeentzat, arte beste teknika batekin disfrutatzeko; berezia eta txundigarria.




Gabonetatik klaserako buelta hain gogorra ez egiteko, irteeratxo bat egiteko aukera bikaina da, eta erakusketa hilabete honetako 19an amaitzen da.

Animatu!

sábado, 27 de diciembre de 2014

Gabonak heltzear daudenean...

Irakasle askori zaila egiten zaie klasean lantzeko zer egin jakitea: zelan apaindu gela, zein eskulan egin, zein izango den aproposena...Beraz, hemen usten diet zalantzan dabilen irakasleei proposamen batzuk:


Agueda Larrazabal Hidalgo


Proposamen desberdinak daude; hala ere, logocentrismotik eta estereotipoetatik aldentzea aholkatzen dizuet. Holan, umeek askoz hobeto garatuko dutelako, bai haien identitatea, bai irudimena, motibazioa, emozioen adierazpena....etab.

Hemen usten dizuet orrialde interesgarriak esteken bitartez:


Benetan interesgarria iruditu zait gutunak egiteko, polita eta dibertigarria. 
Margo bereziak 
Zintzilikatzeko eta horrekin, gela apaintzeko ideiatxo bat 
Gabonetako zuhaitza apaintzeko 
...

sábado, 22 de noviembre de 2014

Gizarte pantaila anitza

Gaur bertan artikulu bat irakurri dut IKTak dituzten arriskuei buruz eta gizarte berri honi buruz, pantailen gizartea alegia. Eta beste eguneko aurkezpena gogoratu dut, geratu izan zitzaidalako azalpena, eta beraz, informazioa batu dut eta hausnarketa-laburpen bat idazteko tarte bat aurkitu dut, zuekin konpartitzeko:



Gaur egun erabiltzen diren baliabide mediatikoak asko dira, pantailez ingurutatu gaude. Horrek, alde on ugari ditu guregan: informazio ugari eta erraz gure esku, denbora pasa entretenigarriak, harremanak egiteko erraztasuna, edonon eta edonoiz edozerri buruz informatuta egoteko ahalmena… Baina guzti honek erabilpen erantzule bat eskatzen du, bestela gauza txar asko ekar ditzake; hala nola, mendekotasuna, aldentze afektiboa, sozializazio eza, kontsumismora bultzatu gure burua...beraz, kontuan hartu behar dugu baliabide mediatiko guztietan, Interneten, Telebistan, mugikorretan, eta abarrekoetan, aurkitzen dugun informazioa nolabait “iragazi” behar dugula, eta modu kritikoan erabili.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Ikaskuntza gurpilak

WEB 2.0 

Aztertutako testuak eta bideoa:


Laburpena


Ordenagailuak sortu zirenean, erraldoiak ziren eta aldi berean gauza bakarra egiteko kapazak ziren soilik. Gero eta txikiagoak eta erabilgarriagoak egiten joan ziren; ordenagailuen arteko loturak eta interferentziak sortzen hasi ziren, gero eta konplexuagoak. Lotura horien sorkuntzaren hasieran hiru kontzeptu sortu ziren: militantzia, merkataritza eta zientzia; kontzeptu hauek gaur egungo Interneteko, aurreneko lotura guztien lotura erraldoiko, euskarri direlarik.


Ordenagailuen eta Internetaren garapena azken urteotan izugarria izan da; eta hori da hain zuzen ere orain hain entzunda daukagun “2.0” kontzeptua: Gai baten aldaketa nahiko handia. Horren ildora jarraituz, Web 2.0 daukagu; hau da, Internetek jasandako aldaketa handia, non erabiltzaileek hartzaile soilak izatetik, Web komunitatearen parte hartzaile aktibo izatera pasa garen. Honekin batera 2.0 kontzeptua hainbat esparrutara pasa da, horien artean, Euskara 2.0, honen erronka teknologiak euskaratzea dena eta Bizitza 2.0, zeren nahi edo ez nahi, 2.0 munduan gaude, eta moldatu behar gara, besteak beste.


Interneti esker, bide eta aukera berri asko ireki dira, baina adin txikikoentzat arriskuak dakar, eta hainbat aldetik gainera: edukien aldetik, asmo onak ez dituzten pertsonetatik,merkataritza elektronikotik eta legearen aldetik ere. Eskolak, zeregin aktiboa izan behar du ikasleak babesteko eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, ikasleekin internet-en egiten dutenaren inguruan hitz egin behar dute eta interneteko segurtasuna curriculum-ean txertatu. Eskoletako sarea arduraz erabiltzen ikasteko material didaktikoa behar da, eta baita iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili. Horretaz gain, Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ezarri behar da.


Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP)
IEPren helbururik nagusia ikastetxeetan Internet arduraz eta segurtasunez erabiltzen dela ziurtatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikastetxean teknologia berriak erabiltzeak dakartzan arriskuak ebaluatzea eta araudi zehatz batzuk ezartzea. Irakasleek, ikasleei arau horiek irakatsi behar dizkiete eta Internet erabiltzen duten heinean, behatzen egon behar dira. Horretaz gain, garrantzitsua izango da zuzendaritza organoen laguntza, hala nola, gurasoen eta umeen hezitze prozesuan parte hartzen duten pertsonen laguntza ere.
IEP bat prestatzeko prozesuak ondorengo urratsak ditu: Prestatzea, ezartzea eta ebaluatzea, hau guztia prozesu ziklikoa izanik.

IEPak hainbat neurri hartu behar dituzte,esate baterako: internet-en garrantzia eta honen ikaskuntzan eskaini dezakeen laguntza transmititu, bertako edukiak ebaluatzen irakatsi,posta elektronikoaren eta web orrien funtzionamendua ezagutu...

Adin txikikoak sarean barneratuta daude. Horren ondorioz sortu da Eu kids on Line programa.
Hala ere, gaur egun sarean dagoen arriskuen kontrolaren inguruan arau gutxi daude. Hori dela eta, Safer Internet Programme gune babestuago baten alde lanean ari da. Adin txikikoei segurtasuna sustatzea du helburu. Eta ondorengoen aurka egiten du lan: Eduki ilegala, Eduki kaltegarria(xenofobia, anorexia…), SPAM edukia,  Posta elektronikora iristen zaigun zaborra eta besteekiko jarrera desegokiak.bHoni aurre egiteko, hainbat dira etxerako erabilera gomendioak adibidez, Kantitateari baino kalitateari erreparatzea. Internet erabiltzen den denbora garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa zertan erabiltzen den.Gainera sareak izan ditzakeen arriskuen inguruan informatu beharra dago eta berarekin nabigatu, seguruak diren webguneak aurkitzen saiatuz.

Web 2.0-a interneten agertzen ari diren joera berri asko barneratzen ditu. Garrantzitsuena edukien etengabeko eguneratzea da, hainbat lekutako edukiak nahasteko aukera eta erabiltzaileen parte-hartzea dira. Bertan, teknologia multzo bat baino gehiago daude, hala nola, Ikusle izatetik eduki sortzaile izatera jauzi egiten laguntzen du, elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen du, eduki horiek nahastu, trukatu, zabaldu eta jarioen bidez sindika daitezke...

Web 2.0 aplikazioak hezkuntza alorrean ugari daude, baina esanguratsuenak blog-ak, jarioak, Wikiak, e-learning plataformak eta sare sozialak dira.


Hitz gakoak


  • “2.0” kontzeptua
  • Internet
  • Segurtasuna
  • Sarea
  • Hezkuntza


Erronkak


  • “2.0” ren kontzeptua gure eguneroko bizitzako edozein esparrutan agertzen da; guztiok gaude Bizitza2.0 honetara moldatzeko prestatutak? Ba al du garrantzirik hezkuntzak moldaketa honetan?
  • Ikasleen IKT formakuntzaren garrantzia kontuan izanik, nahikoa al da hauek jasaten dituzten ikasketak hezkuntza prozesuan? Ikasketa prozesu hau era egokian irakasteko jakintza nahikoak al ditu gaur egungo irakaslegoak?

Irudia


https://seo-hacker.com/web-20-link-building-branding/




Nire sintesia

Argi dago teknologiak asko aurreratu direla, eta gure gizartean gero eta errotuago daudela eta garrantzitsuagoak direla; izan ere, gero eta gauza eta erraztasun gehiago eskaintzen dizkigute.

Web 2.0, hezkuntzan, oso aberasgarria izan daiteke; informazioa elkartrukatuz, iritzia sortuz...eta honek umeengan eragin positiboak dituelarik. Web 2.0-k eskaintzen dituen abantailen artean, Wikiak, Blogak eta sare sozialak ditugu. 

Baina Interneten abantailen artean ez ditugu ahaztu behar dituen arriskuak; edukietan adibidez. Beraz, eskolak horren ardura hartu beharko du, IEP-a ezarriz. Eta orain eskura jartzen dituzten hainbat programen laguntzaz ( Eu kids , kasu).

domingo, 16 de noviembre de 2014

Artearen garrantzia hezkuntzan

Hona hemen egunkari bateko berri bat, non azaltzen den Artearen esparru desberdinen garrantzia eta erabilgarritasuna hezkuntzan, eta duen eragina umeen garapen desberdinetan. Gainera, aholku sinple batzuk ematen dizkigu, guk ere Artearen munduan murgiltzeko, baita umeei ere.

http://www.canstockphoto.com.br/cantando-fam%C3%ADlia-9387497.html


"Enséñele canciones a sus niños y disfrútenlas cantando juntos."

sábado, 15 de noviembre de 2014

martes, 4 de noviembre de 2014

Ipuin bereziak

Ipuin gehienak antzeko xamarrak dira, eta umeentzako gauza bezala hartzen dira.
Hemen jarraian aurkezten dizuet ipuin batzuk eredu komun horretatik aldentzen direnak, eta edonork beraiekin disfrutatu ahal izango duenak.

Yae Haga

Harmony

Puntuekin eta akordeoi itsurako liburuarekin, urtaroak kontatzen dizkigu.




Animalario universal del profesor Revillod
Liburu honekin bai umeek  bai nagusiek dibertitu daitezke animal berriak sortuz.


Suzy Lee.

Hitz bakar bat esan gabe istorio sinple baina unkigarriak kontatzen ditu, umeen izateko modua kontuan hartuz.

Sombras

La ola



Marion Bataille
ABDC

Abezedarioarekin kontaktuan egoteko modu dibertigarri eta kuriosoa da. 


Jerome Rouillier
Por cuatro esquinitas de nada.

Marrazki sinpleak erabiltzen ditu egoera konplexu baten irtenbidea emateko, egunero ikusten dena. 


Eta beste hainbat....

  • Maria Julia Diaz Garrido eta David Daniel Alvarez Hernandez --> Bandada
  • Hervé Tullet --> Press Here







domingo, 2 de noviembre de 2014

jueves, 30 de octubre de 2014

Halloween

Edozein festa baliagarria da Artearekin zeozer egiteko: antzerki bat sortu, mozorroak egin, eskulan desberdinak, marrazkiak... Edozein momentu eta ospakizun aitzaki ezin hobea da Arte Plastikoak martxan jartzeko ikastetxeetan.

Ugariak dira aukerak Halloween garaian egiteko...baina asko gustatu zaidan eskulan bat erakusten dizuet hemen:



Oso polita geratzen den eskulan sinplea da; bai etxea bai gela apaintzeko erabilgarria dena.


Nola egin?


  1. Ume bakoitzak etxetik kristalezko ontzi bat ekarriko du.
  2. Akrilikoekin bakoitzak aukeratutako kolorearekin ontzia margoztuko du.
  3. Permanente batekin aurpegia marraztuko dute, bakoitzak nahi duen erakoa.
  4. Sikatzen denean, mate geratzeko, esmalteko spray batekin ontzi guztiari emango diogu.
  5. Azkenik, argia emateko modua erraza da, barruan, bela bat jarriz.

Umeen ARTEan... zer ote?

Blog honetan landuko den gaia Artea izango da, artea hezkuntzara bideratuta, alegia. Hala ere, artearen gaia oso zabala denez, guztia komentatzeko ideia badut ere, arte plastikoei arreta gehiago jarriko diet.

Espero dut zuentzat interesgarria izatea, eta hainbat gauza deskubritzea elkarrekin. Gainera, hezkuntzan artearen presentzia nabaria ez denez gero, espero dut zuen pentsatzeko modua nolabait aldatzea, edo gutxienez hausnartzeko bidea zuei zabaltzea.
Hemendik hartuta

martes, 28 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egun bizi garen gizartean teknologiak ezinbestekoak bilakatu dira, baina hezkuntza ez da horretara moldatu; esan dezakegu, atzeratuta gaudela, duela 50 urtean jarraitzen zuten ikas-irakas prozesua erabiltzen dugu, kontuan hartu gabe garai guztiz aldatu dela.
Arazo honen barruan arrazoi desberdinak daude, eta irakasle askoren prestakuntza eza horietako bat da, eta nire ustez hori da lortu behar dugun oinarrizko gauza bat; umeak egoki hezteko haien etorkizunerako, bizi diren gizartearen ezaugarriekin bat. Beraz, testuak dioen bezala, hezkuntza berritu behar dugu; baina ez nuke ahaztu behar oso garrantzitsua dela hainbat moldaketa egitea teknologiak erabiltzen hasteko eskoletan, horietarik: ziurtatu behar gara ume guztiek daukatela aukera teknologia berriak erabiltzeko, eta horretara egokitu.
Nire ustez, teknologia berriak hain barneratuta dituztenez gaurko umeek, ezinbestekoa da hezkuntzak ere hain errotuak egotea; alde batetik, gaurko bizitzarako prestatzeko eta bestetik, umeen partaidetza aktiboagoa izateko, izan ere, testuak dioen bezala, egunero erabiltzen dituztenez, eskolan interesa piztuko luke hauen erabilerak.


http://csszamk-besek-2.blogspot.com.es/p/ikt-ter.html


Galderak:


1. Nola egin ahal diogu aurre eten digitalari?

2. Klase bat ematerako orduan, IKTen erabilerak hainbat izan daitezke, aipatu erakargarrien iruditzen zaizkizun 5, eta eman zergatiaren azalpentxo bat.

Hitz gakoak:


  • Berriztatu
  • Motibatu
  • Prestakuntza
  • Teknologiak
  • Egokitu


Oso interesgarria iruditu zait bideo hau, ume baten pentsamendu arazoaren aurrean oso ondo plazaratzen duela uste dut.