Mostrando entradas con la etiqueta Artea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Artea. Mostrar todas las entradas

domingo, 29 de marzo de 2015

Proiektu berritzailea



Hona hemen bideo baten bidez azalduta interesgarria iruditu zaidan ikastetxe bateko esperientzia berritzaile bat.

miércoles, 7 de enero de 2015

Hiperrealismo

Beste egunean Bilboko Arte Museoko erakusketa batera joan nintzen, Hiperrealismoari buruzkoa. Txundituta gelditu nintzen margolan guztiekin eta pentsatu dut aproposa izan daitekeela umeentzako irteera bat egiteko. Betiko irteera Guggenheim museoa da, eta Museo hau hurbil egonik, aukera ezin hobea da umeentzat, arte beste teknika batekin disfrutatzeko; berezia eta txundigarria.




Gabonetatik klaserako buelta hain gogorra ez egiteko, irteeratxo bat egiteko aukera bikaina da, eta erakusketa hilabete honetako 19an amaitzen da.

Animatu!

sábado, 3 de enero de 2015

Eredu Pedagogikoak Arte irakasgaian

Eredu formatibo desberdinak aurkitzen ditugu egunero ikastetxeetan, Artearen tratamenduari dagokionez.

Hemen aurkezten dizuet Imanol Aguirre, Nafarroako Unibertsitako irakasle batek honi buruzko egindako lan baten laburpen giza, eredu formatiboei buruzko aurkezpen bat, SlidSharen zintzilikatutakoa.





sábado, 27 de diciembre de 2014

Gabonak heltzear daudenean...

Irakasle askori zaila egiten zaie klasean lantzeko zer egin jakitea: zelan apaindu gela, zein eskulan egin, zein izango den aproposena...Beraz, hemen usten diet zalantzan dabilen irakasleei proposamen batzuk:


Agueda Larrazabal Hidalgo


Proposamen desberdinak daude; hala ere, logocentrismotik eta estereotipoetatik aldentzea aholkatzen dizuet. Holan, umeek askoz hobeto garatuko dutelako, bai haien identitatea, bai irudimena, motibazioa, emozioen adierazpena....etab.

Hemen usten dizuet orrialde interesgarriak esteken bitartez:


Benetan interesgarria iruditu zait gutunak egiteko, polita eta dibertigarria. 
Margo bereziak 
Zintzilikatzeko eta horrekin, gela apaintzeko ideiatxo bat 
Gabonetako zuhaitza apaintzeko 
...

jueves, 11 de diciembre de 2014

Luz Nas Vielas

Artea gauza askotarako balio du, Boa Mistura elkarteak, Kaleko Arteko proiektu bat egin zuen Brasilen, herri txiro batean, alegia. Proiektu hau balio izan du, elkartearen trebetasunak erakusteko, herriari bizitza eta kolorea emateko, herriari itxaropena emateko, herriarentzat garrantzitsua diren kontzeptuak birgogoratzeko...etabarrerako. Eta umeeak artearekin disfrutatzeko!


miércoles, 3 de diciembre de 2014

Artearekin jolasean

Edozein adinetarako jokoa aurkezten dizuet oraingoan.
Anima zaitez koadro bat beste modu batean begiratzen! Egilearen ikuspegitik!


http://www.artecompo.com/




Hona hemen jolasaren adibide bat, non Picassok eginiko Gernika margoarekin jolastu ahalko duzun, adibidez, figurak lekualdatuz eta zure koadroa sotuz.

Oso aproposa iruditu zait umeekin erabiltzeko, koadro ospetsuei buruz ikasten duten bitartean, jolastu eta haien sorkuntza eta imaginazioa garatzen dutelarik.


domingo, 16 de noviembre de 2014

Artearen garrantzia hezkuntzan

Hona hemen egunkari bateko berri bat, non azaltzen den Artearen esparru desberdinen garrantzia eta erabilgarritasuna hezkuntzan, eta duen eragina umeen garapen desberdinetan. Gainera, aholku sinple batzuk ematen dizkigu, guk ere Artearen munduan murgiltzeko, baita umeei ere.

http://www.canstockphoto.com.br/cantando-fam%C3%ADlia-9387497.html


"Enséñele canciones a sus niños y disfrútenlas cantando juntos."

viernes, 14 de noviembre de 2014

martes, 4 de noviembre de 2014

Ipuin bereziak

Ipuin gehienak antzeko xamarrak dira, eta umeentzako gauza bezala hartzen dira.
Hemen jarraian aurkezten dizuet ipuin batzuk eredu komun horretatik aldentzen direnak, eta edonork beraiekin disfrutatu ahal izango duenak.

Yae Haga

Harmony

Puntuekin eta akordeoi itsurako liburuarekin, urtaroak kontatzen dizkigu.




Animalario universal del profesor Revillod
Liburu honekin bai umeek  bai nagusiek dibertitu daitezke animal berriak sortuz.


Suzy Lee.

Hitz bakar bat esan gabe istorio sinple baina unkigarriak kontatzen ditu, umeen izateko modua kontuan hartuz.

Sombras

La ola



Marion Bataille
ABDC

Abezedarioarekin kontaktuan egoteko modu dibertigarri eta kuriosoa da. 


Jerome Rouillier
Por cuatro esquinitas de nada.

Marrazki sinpleak erabiltzen ditu egoera konplexu baten irtenbidea emateko, egunero ikusten dena. 


Eta beste hainbat....

  • Maria Julia Diaz Garrido eta David Daniel Alvarez Hernandez --> Bandada
  • Hervé Tullet --> Press Here







jueves, 30 de octubre de 2014

Halloween

Edozein festa baliagarria da Artearekin zeozer egiteko: antzerki bat sortu, mozorroak egin, eskulan desberdinak, marrazkiak... Edozein momentu eta ospakizun aitzaki ezin hobea da Arte Plastikoak martxan jartzeko ikastetxeetan.

Ugariak dira aukerak Halloween garaian egiteko...baina asko gustatu zaidan eskulan bat erakusten dizuet hemen:



Oso polita geratzen den eskulan sinplea da; bai etxea bai gela apaintzeko erabilgarria dena.


Nola egin?


  1. Ume bakoitzak etxetik kristalezko ontzi bat ekarriko du.
  2. Akrilikoekin bakoitzak aukeratutako kolorearekin ontzia margoztuko du.
  3. Permanente batekin aurpegia marraztuko dute, bakoitzak nahi duen erakoa.
  4. Sikatzen denean, mate geratzeko, esmalteko spray batekin ontzi guztiari emango diogu.
  5. Azkenik, argia emateko modua erraza da, barruan, bela bat jarriz.

Umeen ARTEan... zer ote?

Blog honetan landuko den gaia Artea izango da, artea hezkuntzara bideratuta, alegia. Hala ere, artearen gaia oso zabala denez, guztia komentatzeko ideia badut ere, arte plastikoei arreta gehiago jarriko diet.

Espero dut zuentzat interesgarria izatea, eta hainbat gauza deskubritzea elkarrekin. Gainera, hezkuntzan artearen presentzia nabaria ez denez gero, espero dut zuen pentsatzeko modua nolabait aldatzea, edo gutxienez hausnartzeko bidea zuei zabaltzea.
Hemendik hartuta