Hona hemen bideo baten bidez azalduta interesgarria iruditu zaidan ikastetxe bateko esperientzia berritzaile bat.
umeen ARTEAn
domingo, 29 de marzo de 2015
miércoles, 7 de enero de 2015
Hiperrealismo
Beste egunean Bilboko Arte Museoko erakusketa batera joan nintzen, Hiperrealismoari buruzkoa. Txundituta gelditu nintzen margolan guztiekin eta pentsatu dut aproposa izan daitekeela umeentzako irteera bat egiteko. Betiko irteera Guggenheim museoa da, eta Museo hau hurbil egonik, aukera ezin hobea da umeentzat, arte beste teknika batekin disfrutatzeko; berezia eta txundigarria.
Gabonetatik klaserako buelta hain gogorra ez egiteko, irteeratxo bat egiteko aukera bikaina da, eta erakusketa hilabete honetako 19an amaitzen da.
Animatu!
sábado, 3 de enero de 2015
Eredu Pedagogikoak Arte irakasgaian
Eredu formatibo desberdinak aurkitzen ditugu egunero ikastetxeetan, Artearen tratamenduari dagokionez.
Hemen aurkezten dizuet Imanol Aguirre, Nafarroako Unibertsitako irakasle batek honi buruzko egindako lan baten laburpen giza, eredu formatiboei buruzko aurkezpen bat, SlidSharen zintzilikatutakoa.
Hemen aurkezten dizuet Imanol Aguirre, Nafarroako Unibertsitako irakasle batek honi buruzko egindako lan baten laburpen giza, eredu formatiboei buruzko aurkezpen bat, SlidSharen zintzilikatutakoa.
sábado, 27 de diciembre de 2014
Gabonak heltzear daudenean...
Irakasle askori zaila egiten zaie klasean lantzeko zer egin jakitea: zelan apaindu gela, zein eskulan egin, zein izango den aproposena...Beraz, hemen usten diet zalantzan dabilen irakasleei proposamen batzuk:
Agueda Larrazabal Hidalgo
Proposamen desberdinak daude; hala ere, logocentrismotik eta estereotipoetatik aldentzea aholkatzen dizuet. Holan, umeek askoz hobeto garatuko dutelako, bai haien identitatea, bai irudimena, motibazioa, emozioen adierazpena....etab.
Hemen usten dizuet orrialde interesgarriak esteken bitartez:
Benetan interesgarria iruditu zait gutunak egiteko, polita eta dibertigarria.
Margo bereziak
Zintzilikatzeko eta horrekin, gela apaintzeko ideiatxo bat
Gabonetako zuhaitza apaintzeko
...
domingo, 21 de diciembre de 2014
Blogari amaiera emateko...
Irakasgaian honekiko nuen interesa oso handia zen hasiera hasieratik, irakasgaiarekin hasi baino lehen. Hala ere, uste nuen teknologiak ere ikuspuntu tekniko batetik jorratuko genituela: software, hardware, programazioa...hau da, ohikoa den informatika klase bat. Hala ere, banekien IKTen garrantzia eta gaia bera jorratuko genuela, baina horretan bakarrik zentratu gara, eta nahiago izan dut, izan ere, irakasle izateko beharrezkoa dena da formakuntza, baina baita ere kontzientziazioa eta jakitea gaiaren egoerari buzuz baita gaiari buruz ere.
Lehenengo klase teorikoetan IKTen gaia jorratu genuen, irakasleak bere ezagutzak transmitituz PowerPointen bitartez, bideoen bitartez, altuzko irakurketen bitartez, hausnarketen bitartez: azkenengo hauek hasieratik erakarri ninduten, begiak itxi, entzun, eta pentsatu, gai bati buruz pentsatzeko modu polita zen. Eta gogoratzen dut ariketa bat izan zela: berak zeozer irakurri eta momentu txiki bat genuen burutik pasa zitzaiguna idazteko edota marrazteko ere, nik marrazkiak eta hitz eta esaldi solteak idatzi nituen, ohitzen naiz oraindik ere, IKTen gaia modu orokorrean ikusi genuen irakurketa horretan eta idei azkar horietan, eta horrelako zeozer burutu zitzaidan, horrelako irudi bat, besteak beste:
Horrelako irudia presente egon da prozesuan zehar, izan ere, gizartea orain, teknologien eta komunikabideen gizartea da, eta beraz, horrelako irudi bat presente eduki behar dugula uste dut.
Klase teoriko horiek eta gero Blog-ak sortu genituenalrik, klase teorikoetan zein praktikoetan astekaria eta hausnarketak igo behar genituen; teorian, “IKTak hezkuntzak aireberritzeko aitzakia” testuaten laburpenarekin, erronkekin eta hausnarketarekin hasi ginelarik. Ondoren, blogean aurkituko ditugun sarrerak izango dira talde lanei buruzkoak, hau da, ikaskuntza gurpilei buruzkoak.
Hasieran S2koek gutxienez, nahiko galduta geuden Blogean saio teorikoak nola txertatzearekin, azkenean, etiketak erabiltzen egin genuen.
Ikaskuntza Gurpilak datoz gero beraz, eta hauetan 4 laguneko taldeetan, gutxi gora behera, gai bat jorratu behar zuten eta ondoren klasearen aurrean aurkeztu, baita ere txertatuz euren sintesia, notak, erronkak, hitz gakoak etabar haien Blogetan. Ikaskuntza gurpilek jorratu dituzten gaiak orokorrean hauek izan dira: Informazioaren Gizartea VS Ezagutzaren Gizartea, Web 2.0: Gizarte pantaila anitza, Konpetentzia Digitala eta Eskola 2.0:praktika onak. Horiek azpi gaiak zituztelarik eta material desberdina landu behar zelarik gero klasearekin konpartitzeko.
Ikaskuntza Gurpilen lanen aurkezpenarekin amaitu ostean, Dokumentatzaileek lauhilabetean zehar eginiko lana aurkeztu ziguten; Dokumentatzaile talde bakoitzak talde desberdinei buruzko azterketa eign behar zuelarik eta gero haien Site-tan txertatu.
Ikaskuntza gurpilen metodoa polita da, eta aberatsa, baina zaila ere, ondo ateratzeko denok egon behar gara prest lan egiteko, eta gogotsu gainera. Hala ere, pozik nago emaitzarekin, nahiko ondo atera dela uste dut. Bestetik, esan behar dut, batzuetan aurkezpenak hain antzekoak zirenez, aspergarriak eta astunak egiten zirela batzuetan klaseak, eta hori nabari izan da asistentzian, baina egia da, holan, orain hausnarketa bat eginez irakasgai osoarena, ikusten dudala, oso ondo barneratu ditudala gaiak, eta beraz, ez dut pegarik jartzen.
Azkenik, irakasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dut, izan ere, gaiz gai, egunez egun eta hainbat sarreratan eta entregatu beharreko azkeneko ebaluazio horretan sakon aritu nahiz horretan. Hor doa!
Irakasgai honen garrantzia izugarria da, ezinbestekoa alegia. Gauden gizartera moldatu behar gara hezkuntza komunitatea osoa, eta beraz, hezkuntza komunitate osoaren ardura da moldapen hori era egokian egitea: gobernuaren esku hartzea proiektu eta formakuntza eskaintzeko, irakasleen formakuntza hobetzea, kontzientzia hartzea eta ekimena izatea berritzeko haien metodoa, eta baita ere beharrezkoa da gurasoen eta umeen pazientzia egoera berritu arte. Hala ere, aldaketa azkar egin behar dugu, teknologien gizartea gero eta aurreratuagoa baitago, eta IKTak eskolan sartzea eta euren erabilpena handitzea ezinbestekoa da umeen hezkuntza osoa era etekingarria izateko, etorkizuneko bizitzan bitzitzeko, eta hori da hezkuntzaren funtsa:bizitzarako prestatu. Beraz, kontzientzia hartu behar dugu eta ekin behar diogu hezkuntza aldatzeari, irakasgai haiseran esan bezala testu baten: Hezkuntza aireberritzeari!
IKTen erabilpena sustatu, irakasleen prestakuntza eta formakuntza hobetu, kontzientziatu, eskuhartu, teknologiak eskura jarri...bidea ez da erraza, baina ekin behar diogu! Eta gu irakasleak izango garelarik, argi eduki behar dugu hori!

Honekin bukaera ematen diot nire Blogari, atal teorikoari dagokionez behintzat, espero dut baliagarria izatea irakasleren bati, inklusi niri ere, etorkizunean.
jueves, 18 de diciembre de 2014
Saio Teoriokoak. Astekaria. 2014-12-18
Gaur izan da azkenengo klasea, eta hasieran Dokumentatzaileen azken taldea bere aurkezpena egin du, nire taldeko Dokumentatzaileena, alegia.
Behin aurkezpena amaitu dutela, irakasleak lauhilabeteari amaiera emateko asmoz, klasea eman digu, bideoa eta testu desberdinak plazaratuz, gaiarekin oso lotuak, hausnartzera daramatenak eta interesgarriak oso:
Eta ideia batekin geratu naiz: " todas las tecnologias iban a mejorar y cambiar todo pero alfnal segimos igual"
Egia esan, nik uste, teknologiek erraztasunak ematen dute, eta hainbat gauza lortzeko kapazak gara haiei esker, baina baita ere gauza txar asko dituzte, eta horiek kontuan hartu behar ditugu.
Barne motibazioa lortu behar dugu ikaskuntzan bizitasuna lortzeko.
Irakasleak proposatu digu gaiarekin oso lotuta dagoen eta azalpen onak ematen dituen mutil bat: Jordi Adell Manuel Area. Eta hemen usten dizuet IKTei buruz gizon honek hitz egiten duen bideoa bat:

-"Erosotasun eremutik irten ikaskuntzaren eremuan sartzeko" irakurri du, musika jarriz atzetik. Musika jartzeak giro polita sortarazi du, musika egokia baitzen.
-Disziplinarern inguruko bideoa ikusi dugu: Sesha
-Ikaskuntzaren linealtasunetik kaoseraHonek galdera bat utzi dit buruan: zergatik ez dugu beste gauza bat frogatzen? Hau da...irakasteko erabiltzen ditugun estrategiak ez badira izan beharko litzatekeen bezain eraginkorrak.zergatik ez dugu zeozer berri probatzen?
-Juana Sanchoren bideo bat "Respuestas para pensar" Honen ideia printzipala izanik, nolabait, " irtenidea kulturala da"
Eta ideia batekin geratu naiz: " todas las tecnologias iban a mejorar y cambiar todo pero alfnal segimos igual"
Egia esan, nik uste, teknologiek erraztasunak ematen dute, eta hainbat gauza lortzeko kapazak gara haiei esker, baina baita ere gauza txar asko dituzte, eta horiek kontuan hartu behar ditugu.
- Frogatu erratu eta hasi berriro.
Barne motibazioa lortu behar dugu ikaskuntzan bizitasuna lortzeko.
Irakasleak proposatu digu gaiarekin oso lotuta dagoen eta azalpen onak ematen dituen mutil bat: Jordi Adell Manuel Area. Eta hemen usten dizuet IKTei buruz gizon honek hitz egiten duen bideoa bat:
miércoles, 17 de diciembre de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)